
Juan Ramon Makuso Becquer eta Lizardirekin egin zen poesiaren zale, nerabezaroan, eta hainbat lan ditu argitaratuak. Filosofiako ikasketak egin zituen, eta Filosofiako irakaslea da gaur egun, Irungo Pio Baroja institutuan.

Hilaren 14an eta 16an poesia eta musika uztartzen dituen jaialdiaren laugarren ekitaldia egingo da Gezalan. Helburua da poesia sozializatu eta herritarrengana hurbiltzea.

Poesia Kaia egitasmoaren hirugarren ekitaldia egingo da hilaren 21etik 25era. Lau ekitaldiz osatutako programa eraiki dute. Aurelio Agirre Galarraga idazle eta poeta galiziarrari omenaldia egingo zaio, bere ama, Josefa Galarraga Etxebeste, lezoarra baitzen.