
Arratoi garbiketa kanpaina egiten ari da udala Kale Nagusian, Donibane kalean, Pikukalen, Atzekoaten eta Jaizkibel hiribidean.

Karraskarien ugaltzea ekiditeko pozoia jarri dute Pasaiako Udaleko Zerbitzu saileko langileek "leku estrategikoetan".

Txakur jabeei eta haur txikien gurasoei arretaz ibiltzeko gomendatu diete, eta ohikoa ez den zerbait ikusten badute udalera deitzeko eskatu diete.