
Sare Herritarrak manifestazioa egingo du hilaren 29an 'Preso gaixo larriak etxera. Orain Mikel' goiburuarekin 13:00etan Herriko Plazatik abiatuta. Herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.

Bost egun eman ditu gose greban Gogorzak.

Oreretako Ernaik bat egin du deialdi horrekin, preso oreretarraren eskubideak bermatzeko exijitu du eta herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.