
Liskar gogorrak hasi dituela Egiptoko poliziak baita militar eta ordaindutako zibilek ere ekintzaileen kontra oldartuta jakinarazi du Maite Gartziak: "Informazioa zabaltzea ezinbestekoa da presioa egiteko".

Rafahrako Martxak aurrera jarraitzen du. Arratsaldean zehar jende ugari atxiki duela poliziak azaldu du Maite Gartziak eta Kairora (Egipto) itzularazten ari direla. Berak elkargunera iristea lortu du.

Rafahrako martxan parte hartzen ari da Maite Gartzia Ontiveros errenteriarra. Bihar zen martxa Kairotik Rafahra abiatzekoa, baina ekintzaileak atxilotzen hasi da bart Egiptoko polizia.