
Udal gobernu berriak "elkarlanerako borondatea" adierazi duela diote bizilagunek. Harreman honek hobekuntzak ekarri baditu ere, proiektua oraindik ez dela udalean erregistratu ezta entregatu ere salatu dute.

Ostegunean, 19:00etan, herri batzarra egingo dute hainbat sanjuandarrek Juanba Berasategiko Kultur Aretoan. "Kaltetu gisa" nola erantzun aztertuko dute.

Arazoari irtenbidea ematea Lezoko Udala eta Errenteriako Udalari dagokiela azaldu du taldeak, "eraikinak Lezon kokatuta egonik ere, ur zikinak saneamenduko sarera bideratzeko Oreretako lurretatik pasa behar baitira".