
Arratsaldean kalejira egingo dute Tomas Garbizu Musika Eskolako kideek, eta gauean, aurreskuaren txanda plazan.

Aitana Lizarazu eta Oihan Arbonak eman diete ongietorria San Joan ospatzeko jaiei. Bizilagunak "urte osoko kezkak erretzera" deitu dituzte.

Herriko Plazan hilabete gehiegiz itxarondako sentipenak bizi izan ziren atzo gauean, San Joan bezperako ekitaldien harira.

Atzoko gau euritsua argitu zuten San Joan suek, herriko baserri, belardi eta plazak oiartzuarrez bete ziren, lagun eta festa giroan eman zioten ongi etorria udari.

Espero zen euriarekin, arrats-gau ederra izan zen atzo Lezoko plazan bizitakoa. Dantzan egin diote harrera udari.

Gaur arratsean botako dute suziria eta traka, jaiei hasiera ofiziala emateko. Igandera bitarte askotariko ekitaldi eta ekintzan antolatu dituzte, adin tarte guztiei begirakoak.

Bihar botako dute txupinazoa sanjuandarrek, eta larunbat arratsaldera bitarteko ekintzak prestatu dituzte.

Udal Txistulari taldea Errenteria Musikaleko Dantza ikasleekin batera arituko da.

Inoiz baino xumeago ospatu zuten atzo San Joan egunaren bezpera Pasai Donibanen, baina ospatzeko aukera izan zuten dena den.

Aurten ez da ospakizunik izango, ezta surik ere ez. Dena dela, 19:30etako txupinazoak eta kanpaiek iragarriko dute gaurkoa urteko gaurik motzena dela.

19:30ean hasiko da Murixkakoen kalejira, eta 22:00etatik aurrera herriko dantzari helduek suaren inguruan dantzatuko dute.

Hilaren 23an kaleko suak egin nahi dituztenek hilaren 16ra arteko epea dute baimena eskatzeko. Udaltzainak arduratuko dira segurtasuna bermatzeaz.

Lehenik gazteenek dantzatuko dute suaren inguruan (20:00etan), eta 22:00etan izango da helduen txanda.

Trintxerpetarrek 20:00etan egin dute hitzordua, Gudarien plazan. Antxotarrak beranduago hasiko dira, 22:30ean, Gure Zumardian.

San Joan eguna dela eta, Donibanen ez dute zerbitzurik eskainiko. Antxo eta Trintxerpeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoak zabalik izango dira.

Hilaren 24ean osteguneroko bilketarik egingo ez denez, Antxo eta Donibaneko bizilagunei eskatu diete tamaina handiko hondakinik utz ez dezaten kalean.

Fanderiako tenis pistan eta Alabergako plazan izango dira 22:00etan. Aforo mugak direla eta beharrezkoa izango da gonbidapenak eskuratzea Lekuona Fabrikan edo bibe.me web orrian.

Murixka Dantza Taldeak, aurten ere, urteko egunik luzeena eta gaurik motzena baliatuko du herritarrak Gurutze Santuaren plazan elkartzeko.

Urtero legez, hainbat belaunaldietako herritarrak eta Alkartasuna euskal dantza taldeko dantzariak batu ziren suaren inguruan dantzan. Denek dantzatu zuten Alpargata eta Urdiain, eta kantatu ere egin zuten, udako solstizioari ongi etorria emateko. Tokiko udal korporazioa ere batu zen ospakizunera. http://youtu.be/F138bFnHRTg
