
Luis Mariano Lirika Elkartea 2014. urteko San Martzial jaietarako proposamena jakitera eman du dagoeneko. Elkartearen esanetan, "ikuskizun handi bat" aukeratu dute aurtengo jaietarako: "Denen artean onena". Hala, elkartearen 10. urteurrena ospatzeaz gain, Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Antologia de la zarzuela musika emanaldia hautatu du elkarteak.

2014ko sanmartzialetako 6. Herri bazkaria eta kuadrilla eguna aurkeztu du gaur goizean Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak. Ekainaren 21ean finkatu dute hitzordua, Ficobako 2. eta 3. pabilioietan. Denera, 1.600 lagunentzako lekua izango da, eta aurten ere, pertsona ororentzat ateak irekiko dituzte arratsaldean.