
Madalenak heldu dira azken egunera, aurretik ordea ekintza ugari gelditzen dira EMKE Bandak Zentenarioa jotzen duen arte jaiak amaitzeko.

Kontzertuen atalean, Seguridad Social Zumardian, Roba Estesa Lino gunean, eta Joxpa Erromeria Panier gunean izango dira gaur.

Gogorarazi dute, halaber, 16 urtetik beherakoek ezin dutela parte hartu sokamuturrean. Jaien trafikoari buruzko argibideak ere eman dituzte.