
Neguko Solstizioa-Santomas batzordeak kartel lehiaketa antolatu du abenduaren 21eko festa iragartzeko.

Ostiralean bertan zabalduko dute, gainera, txistorra postuak jartzeko eskaera epea eta urriaren 9an bukatuko da.

Antolaketan parte hartu nahi duten elkarte eta norbanakoak bat egitera deitu dituzte antolatzaileek.

Gaurtik azaroaren 13a bitartean izango da zabalik izena emateko epea.