
Hamarnaka lagun bildu ziren atzo iluntzean Antxoko Gure Zumardian, Harremantxo eta Bekoz Bekok deituriko elkarretaratzean. Nazkatuta daude.

Sara Pinaren hilketagatik elkarretaratzera deitu du Antxoko Harremantxo talde feministak. 19:00etan Gure Zumardian bilduko dira.

Gaur arratsaldean Antxon egingo duten elkarretaratzearekin bat egitera deitu du Pasaiako Udalak. 2003. urtetik 113 emakume erail dituzte Euskal Herrian.