
Ezinezkoa izango da aurten Sagardo Eguna ohiko moduan ospatzea, baina konfinamenduan bada ere, ospatu ospatuko dute. OGA Oreretako Gazte Asanbladaren ekimenez, iniziatiba jarri dute martxan eta datorren larunbatean (hilak 24) Zumardian sagardo egunak pizten duen giroa etxeko balkoi eta leihoetara eramatea proposatu diete herritarrei.