
Hilaren 23an hasiko dira bertsolari gazteen XXI. Xenpelar Sarien kanporaketak, eta aurten, hemezortzi gaztek parte hartuko dute Ereintza elkarteak eta Xenpelar bertso eskolak antolatutako lehiaketan. Hiru kanporaketa izango dira guztira, eta gainontzeko biak azaroaren 30ean (ostirala) eta abenduaren 1ean (larunbata) jokatuko dituzte. Kanporaketa guztiak Xenpelar Etxean izango dira, 19:30ean. Kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik parte hartuko dute, eta bakoitzetik bi sailkatuko dira finalera. Hori, hain zuzen, abenduaren 8an (larunbata) izango da Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etatik aurrera. Ekitaldi berean bi urtero egiten duten lehiaketa irabazi duen bertsolari bat omenduko dute, ohi moduan, eta aurten Xabier Perez Euzkitze-ri egokitu zaio. Bertso eskolaren omenaldi xumea jasoko du, eta bere hainbat bertso entzuteko aukera izango da. Hemezortzi bertsolariak aukeratzerakoan kontuan izan ditu Xenpelar bertso eskolak parekidetasuna eta lurraldetasuna. Hemezortzitik sei izango dira emakumeak, eta Euskal Herriko zenbait txokotatik etorritakoak. Gehienak gipuzkoarrak izango dira, bederatzi, gainontzekoak hiru bizkaitar eta bina nafar, arabar eta lapurtar dira. Etxeko ordezkari bat izango du bertso eskolak: Haritz Casabal pasaiatarra. Xenpelar bertso eskolan ikasia da eta bertako irakaslea, eta aurten, gainera, lehenengo txapela lortu du eskolarentzat: Lizardi Saria. Bertso eskolak aurreratu duenez, leku ezberdinetako, estilo ezberdinetako eta euskalki ezberdinetako jendea aurkitzen saiatu dira, talde anitza lortu eta Euskal Herri osoko bertsolaritza [...]

Marie de Jongh konpainiak Alabatxo antzezlana emango du, etzi, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Kultura Sailak jakinarazi duenez, Gijonen (Asturias, Espainia) egindako Haurrentzako Europako Antzerki Azokan saritu zuten lana, eta R...

Emakume Eguneko ekitaldiak indartsu hasi zituzten atzo, Galtzarabordako kiroldegian. Jende andana bildu zen auzo elkarteetako emakumeek prestatutako dantza ikuskizuna ikusteko. Bihar, berriz, Mariasun Landa Sariekin jarraituko dute Emakumeen Egunaren ...



Datorren asteazkenean, Xanisteban Egunean, banatuko dituzte Argazkiez blai! lehiaketako sariak. Sari banaketa ekitaldia 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Bihar goizean emango ditu Xenpelar Bertso Eskolak Bertsolari Gazteen XXI. Xenpelar Sarien gaineko xehetasunak. Aurreratu duenez, hiru kanporaketa egingo dituzte, eta bakoitzean seina bertsolarik parte hartuko dute. Lehenengoa hilaren 23an (ostirala) iz...

Gastromia erakustaldiko sari banaketa

Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Zerbitzuak antolatu dituen VI. SMS Lehiaketaren eta 2daideren sariak gaur banatuko dituzte, 19:00etan, Antxoko Kultur Etxean. ‘Zure gustuko abeslariak diskoan eskaintza bat idatziko dizula esango balizu, zer ...

Atzo jokatu zuten Errenteriako kaleetan Gazte Mailako XXI. Errenteria Hiria Txirrindularitza Saria, eta gizonetan Cristian Torres izan zen onena eta emakumeetan Irene San Sebastian. Lehenengo herritarra, berriz, Laguntasuna taldeko Gaizka Castelruiz iz...

Ereintza elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sari nagusiak Larraitz Oñatibia Zarautzen bizi den errenteriarrak Tartaloren betaurrekoak lanarekin, eta Granadako (Andaluzia, Espainia) Carlos Almirak El nevero lanarekin irabazi dituzte, euskarazko eta gaztelaniazko kategorietan, hurrenez hurren. Euskaraz, 25 urtetik azpikoentzako saria Karmele Mitxelena oiartzuarrak (Karminezko pintzela lanari eman diote saria) irabazi du, eta Joxan Arbelaitz saria (Errenteria-Oreretako lan onenari saria), berriz, Aitor Albisturrek, Denboraren printzesa ipuinagatik. Gaztelaniazko Joxan Arbelaitz saria Miguel Arinak irabazi du, Visita incómoda lanagatik. Gaur eguerdian eman dizkiete sariak irabazleei, udaletxeko areto nagusian. Bertan, Ereintzako eta epaimahaiko kideez gain, Julen Mendoza alkatea izan da. Ereintzako kideek nabarmendu dute, orotara 800dik gora lan jaso dituztela aurtengo ekitaldirako, baina araudia ez betetzeagatik 668 lanen artean aukeratu behar izan dituztela irabazleak. Lan horietatik gehienak gaztelaniazko sarietara aurkeztu dituzte egileek, eta Ereintzatik nabarmendu dutenez, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko lanez gain, mundu osoko herrialdeetatik bidalitako ipuinak jaso dituzte, Hego Amerikakoak batez ere. Aurten, Interneti esker batez ere, inoiz baino lan gehiago jaso dituztela nabarmendu dute Ereintzako kideek. Euskaraz 12 ipuin jaso dituztela esan dute antolatzaileek, eta horiek maila onekoak izanda ere, datozen urteetarako erronka ezarri diote bere buruari euskarazko lan gehiago jasotzeko, “euskaraz idaztera animatu dadila jendea”, adierazi dute. Julen Mendoza [...]