‘Alabatxo’ antzezlan saritua etzi kulturgunean izango da
Marie de Jongh konpainiak Alabatxo antzezlana emango du, etzi, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Kultura Sailak jakinarazi duenez, Gijonen (Asturias, Espainia) egindako Haurrentzako Europako Antzerki Azokan saritu zuten lana, eta R...
Marie de Jongh konpainiak Alabatxo antzezlana emango du, etzi, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Kultura Sailak jakinarazi duenez, Gijonen (Asturias, Espainia) egindako Haurrentzako Europako Antzerki Azokan saritu zuten lana, eta “sari gorena” eskuratu zuela: Haurrentzako Emankizun Onenarena.
Alabatxo keinu eta musikan oinarritutako lana da, eta Laida du protagonista. Martin senarra eta biak pozez daude, baina erabat zoriontsu izateko oztopo bat daukate: eurekin etxe berean Laidaren aita bizi dela, Tomas, gizon ozpindu eta erretxindua.
Sarrerak 3 euroan eros daitezke Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan bihar eta etzi arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara.