
Gaur Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena bete da, eta hura gogoratzeko Donibaneko Bixi Bixi elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu. Etzi, hilak 27, 22:00etan aterako dira joaldunak, orduan erailak izan ziren guztiak omentzeko. Maiatzaren 6rako berriz, irteera antolatu dute, Gernikatik Gaztelugatxera. 08:00etan abiatuko dira Meipitik, eta han bost orduko ibilbidea egingo dute. Haurrentzako beste bide bat ere aurreikus dute. Izena emateko Bixi Bixi elkartera edota Itziar tabernara jo behar da. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte eta haurrak doan joango dira. Ibilbidea luze egin nahi dute gurasoek haurrak Bixi Bixiko kideen ardurapean uzteko aukera izango dute. Maiatzaren 19an, 1512. urtea gogoan Maiatzaren 19rako hainbat ikuskizunez osatutako jaia antolatuko dute Donibanen Bixi-Bixikoek. Bertaratuko direnei 1512an gertatu zena berriz ere gogorarazi nahi diete. Haien ustez, “ezinbestekoa da historiaren berri behar bezala izatea. Behin baino gehiagotan adierazi izan diguten moduan, iraganik gabeko herrik ez omen du etorkizunik, eta, hori da hain zuzen ere, kultur-elkarte horren gakoetako bat: etorkizuna”, adierazi dute.

De Cyne Reynan biharkoan ere musika izango da osagai garrantzitsua, eta Xabi eta Petti izango dira gonbidatuak. Bikotea 22:30ean hasiko da gitarra jotzen. Punk eta rock&roll doinuetara joko du Xabik, eta Pettik, berriz, grizzli, folk eta bluesera. Bertsioak jotzen ariko dira: Ray Charles, The Beatles, Jimi Hendrix, Rory Gallagher, David Bowie, John Hiatt, Bill Kirchen, Chris Cacavas, Deke Dickerson, Big Sandy…

Madalenetako Koadrilen Eguna prestatzeko bigarren bilera egingo dute bihar (osteguna), 19:00etan, Xenpelar Etxean. Ekimenean parte hartzeko interesa dutenei agertzeko eskatu diete.

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Behobia-Oiartzun: 1-3. Estatuko Bigarren Maila. Oiartzun-Athletic: 0-0. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Gure Txokoa: 2-2. Bigarren Maila. Zarautz-Power Rangers: 4-2. Hirugarren Maila. Pub Elorri-DP...

Preso ohiek hartu dute apirileko azken ostiraleko mobilizazioa deitzeko lekukoa. Kartelada ordez, erronka antolatu dute, Gurekin batera tira soka. Presoak etxeratzeko daukagu erronka lelopean. Herritarrek soka muturrekin joan beharko dute plazara, 20:0...

Marie de Jongh konpainiak Alabatxo antzezlana emango du, etzi, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Kultura Sailak jakinarazi duenez, Gijonen (Asturias, Espainia) egindako Haurrentzako Europako Antzerki Azokan saritu zuten lana, eta R...

Etzi, ostirala: 17:30ean: txupinazoa eta jaietako enbaxadorearen izendapena. 17:45ean: Buruhandi eta erraldoien desfilea. 18:00etan: Apar jaia. Kirol gunean txikientzako jolasak eta opariak. 19:00etan: Binakako ping-pong eta futbolin txapelketa. 20:00etan: Sardin jate herrikoia eta zurrakapote dastaketa. 22:30ean: Gaueko danborrada Pasai txarangak lagunduta auzoko kaleetatik barrena. Etzidamu, larunbata: 10:00etan: Buruhandiak. 10:30ean: Haurrentzako jolasak. 11:00etan: Play Station lehiaketa pantaila erraldoian Eureka gazteen elkartean. 12:00etan: marrazki lehiaketa Ikusi Makusiren eskutik. 13:00etan: Toka eta bote jaurtiketa. 16:00etan: Bikotekako tute txapelketa. 16:30ean: Buruhandi eta erraldoiak. 17:00etan: Haurrentzako askaria Pizza Sprinten eskutik. 18:00etan: Mozorro lehiaketa. 20:30ean: Buruhandiak. 00:00etatik 03:00etara: Kontzertua Matik 95 eta Incognita taldeekin. Igandea, 29: 9:30ean: Txistularien diana. 10:00etan: Pontikako ezhozirilarien IX. Topaketa. 10:30ean: Buruhandiak. 11:00etan: Pala finalak frontoian. 11:30ean: Zinta lasterketa. 13:00etan: Trikipoteoa auzoko tabernetan. 16:30ean:Buruhandiak. 17:00etan: Tortila lehiaketa. 17:30ean: Eureka konpartsaren desfilea. 18:00etan: Dantza erakusketa Eureka Dance Group-aren eskutik. 19:00etan: Txokolate jatea haurrentzat, Aramendiaren eskutik. 20:30ean: Buruhandiak. 21:00etan: Sari banaketa eta agurra 2012 urteko enbaxadoreari. 21:30ean: Zezen-suzkoa.

Iazko Hondarribiko Alardean Jaizkibel konpainiaren ibilbidea aldatzeko motiborik ez zegoela ebatzi du EAEko Auzitegi Gorenak, eta bertan behera utzi du Herrizaingo Sailak hartutako erabakia. Berria.info-k aurreratu zuen atzo goizean albistea, eta Anabel Salinas konpainiako kapitainak arratsaldean berretsi zuen, Donostiako Kursaal Jauregian Berdintasunaren Emakunde Saria jasotzeko ekitaldian. Gorenaren ustez aurreko urteekin alderatuta ezer ez zen aldatu, eta konpainia parekidearen ibilbidea aldatzeko erabakia funtsik gabea izan zen. Ibilbideak “aurreko urteetako berbera” izan behar zuela dio Gorenaren ebazpenak. 2011ko irailaren 8ko gizon eta emakume soldaduen parte hartzea baimentzen duen Jaizkibel konpainiak ezin izan zuen aurreko urteetako ibilbidea egin, Ertzaintzak galarazi ziolako. Rodolfo Ares buru duen departamenduak “segurtasun arrazoiak” aipatu zituen konpainia parekidearen ibilbidea aldatzeko; “istilu arriskua saihestu” nahi izan zutela argudiatu zuten. Orain EAEko Justizia Auzitegi Gorenak Jaizkibelen aldeko epaia eman du. Gorenak zehazten du Ertzaintzak ez zuela azaldu zergatik aldatu behar zen ibilbidea Gernikako Arbola lorategietan, “aurreko urteetan hortik pasatzea baimendu izan duenean”. Gainera, ibilbidearen zati hori “sinbolikoa” dela onartu du Auzitegi Nagusiak. Gainera, epaiak dio istiluak izateko arriskua ez dela erabaki bat hartzeko arrazoi nahikoa, beste zerbaiten ondorio izan behar duela; Jaizkibel konpainiaren kasuan, ondorio horrek oinarririk ez duela ebatzi du EAEko Gorenak, aurreko urteetan erabakia justifikatzen zuten istilurik izan ez [...]


Atzo arratsean egin zuten 2012ko Emakunde Gaua Donostiako Kursaal jauregian, eta bertan Berdintasunerako Emakunde Saria jaso zuen Irungo Alarde Parekideak, Hondarribiko Jaizkibel konpainiarekin batera. 19:30ean hasi zen Emakumearen Euskal Institutoaren jaia; lehenago Bulebarretik Kursaalera doan bidea egin zuten Irun eta Hondarribitik joandako hamarnaka lagunek, desfilatzen. Donostiarrek txalo artean jaso zituzten. Kursaalean bidasotar ugari zituzten zain, baita hainbat erakundeetako ordezkariak. Han ziren, besteak beste, Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Gemma Zabaleta Gizarte Gaietarako sailburua, Iñigo Lamarca EAEko arartekoa, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Larraitz Ugarte Foru Aldundiko eleduna, eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Irun eta Hondarribitik ez zen zen udal gobernuetako ordezkaririk egon, baina bai bi hirietako zenbait ordezkari, hala nola, Marilena Castillo Bilduko zinegotzia, Hondarribitik, eta Jose Enrique Corchon Irungo EAJren hautetsia eta Silvestre Balerdi Aralarreko ordezkaria, Irundik. Ekitaldia hasi zenerako harmailak leporaino zeuden. Emakundeko zuzendaria izan zen sari banaketako lehen hizlaria. Maria Silvestrek atzo saritutako bi taldeen kontra aritzen direnei zuzendu zitzaien: “Tradizioen aurka ez gaude gu, baina alda daitezke. Eta onerako da aldaketa”. Berak dei egin zien Alarde Parekideko eta Jaizkibel konpainiako ordezkariei, taulara igotzeko. Erakundeei babes eskaera Txaro Arribas irundarra eta Anabel Salinas hondarribiarra igo ziren saria jasotzera, bi kuberoekin batera, [...]

Portuko buru Lucio Hernandok lonjaren gainean esandakoak gezurra direla berretsi du alkateak San Pedroko lonja berrirako proiektuak hautsak harrotzen jarraitzen du. Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok lehengo larunbatean El Diario Vasco egunkarian esandakoak gezurtatu ditu beste behin Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak. «Ez dakigu arrandegi berriak zein diseinu izango duen; udalaren esku dago», esan zuen Lucio Hernandok elkarrizketan, besteak beste. Udalak, ordea, lonjaren diseinuaren erantzukizuna Portuarena dela dio. Proiektu aldaketa «Portu Agintaritzak udalean aurkeztutako xehetasun azterlanak ez du ezertan antzik lehiaketa irabazi, eta parte hartze prozesuan herritarrek berretsi zuten proiektuarekin», kexu da udala. «Zuzentzen dudan udalak lehiaketa irabazi zuen ideia errespetarazteko betebeharra du, parte hartze prozesuan guztion artean adostutako emaitzetan oinarritzen delako egitasmo hori», nabarmendu du Amaia Agirregabiria alkateak. Udalaren arabera, Portuak bere beharrei erantzuteko aldatu du proiektua, eta udal teknikariak, horretaz jabeturik, Portuari beharrezko aholkularitza teknikoa eskaini diola jakinarazi du alkateak, «haren jarduera oztopatzen zuten alderdi teknikoak konpontzeko, eta jatorrizko ideiaren galera horiek berreskuratzeko. Hala ere, aholkularitza horri entzungor eginez, nahiago izan dute beren aldaketak egin», kexatu da alkatea. Zuhurtzia Gauzak horrela, «zuhurtziaz» jokatzeko eskatu dio udalak Portuari, eta iritzi publikoa ez manipulatzeko esan dio, «erraza delako arrandegi berrirako ideia irabazlea eta Portu Agintaritzak gaur egun eraiki nahi duena alderatzea». [...]

Etxeko lanak egiten lanean dabiltzan emakumeei begirako hitzaldia antolatu dute Pasaian. Etxeko zerbitzuaren lege berriak zertan eta nola eragiten die azaldu nahi diete langileei, eta baita enplegu emaileei ere. Hitzaldia maiatzaren 3an da (osteguna), ...

Gazte Foruak antolatu du Merkatruke azoka larunbaterako. Doneztebe plazan izango da, 16:30etik aurrera. Izenak dioen bezala, truke azoka izango da, ez da dirurik beharko beraz. Larunbaterako gauzak utzi nahi dituztenek, gaur pasatu behar dute Gazte Inf...

San Marko Eguna izanik, gaur hasiko dira kanpai hotsek lagunduta bost egunez auzoa festa giroan murgilduko duten Pontikako jaiak. Egitarauaren barruan nabarmentzekoa da igandean goizeko hamarretan hasi, eta 14:00ak arte antolatu duten ehozirilarien t...

Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren barruan lau film labur emango dituzte gaur Amaiako hitzaldi aretoan, 19:30etik aurrera (sarrera Lopez Bezerra kaletik). Kantauriko Nudibranquioak filma euskaraz emango dute, eta gainontzekoak gaztele...

Udal Kontserbatorioak bi entzunaldi prestatu ditu etzirako. 17:30ean hasita bertako ikasleen taldekako emanaldiak egingo dituzte. Eta 19:00etan Musika Eskolak eta Auntxa Trikitixa Eskolak batera jardungo dute. Biak doan dira.

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Ponferradina 1-2 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Oiartzun 1-3 Real Union B-Aretxabaleta 3-1 Erregional Preferente Maila Mariño-Dunboa Eguzki 0-1 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Bidasoa Irun-Badajoz 29-31

Santiagotarrak-ek irabazi zuen igandean San Migel eremuan jokatutako slalom olinpikoko Euskadiko Txapelketa, sprint modalitatean. Hiru taldek parte hartu zuten. Etxeko zazpi piraguistak podioko lehen kaxoia zapaldu zuten, Jokin Sanchezek kanoan (Gazte ...

Turismoa sustatzearen alde egin du Errenteriako PSE-EEk, eta udalari bide bera hartzeko eskatu dio. Horrez gain, behar adina baliabide emateko eskatu du, eta enplegu planen bat onartuz gero, “ekintza lerro zehatz” bezala kontuan hartzeko. P...

Eleak mugimenduak herritar guztiak deitu ditu eskubide zibil eta politiko guztien aldeko harresia eraikitzera. Horretarako, etzidamu 11:30etan hasi eta 13:00ak arte Donostiako Bulebarrean egingo duten puzzle erraldoia osatzera animatu dituzte oreretarrak eta baita maiatzaren 5ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera. Larunbateko Donostiako ekimenean, 1200 pieza izango dituen puzzle erraldoia osatzea du helburu Eleak-ek. Goizean zehar, musika eta bertsolariak ez dira faltako eta puzzlea osatuta berriz, ekitaldia egingo du Eleak-ek. Atzo arratsaldean hainbat herritarren babesarekin egindako agerraldian, Espainiako Gobernuak epaiketa politikoekin jarraitzen duela salatu zuten Eleak mugimenduko kideek eta horren harira, laster D3M eta Askatasuna hauteskunde plataformen aurkako epaiketa hasiko dela nabarmendu zuten. Horren ondorioz, hurrengo hilabetetan hamarnaka pertsonak epaitegietatik pasa beharko dutela salatu zuen Jose Luis Maritxalar, Eleak-eko kideak. 150 lagunetik gora Orereta ere “politika horren” ondorioak jasaten ari dela gaineratu zuen Maritxalarrek. “Izan ere, gure herrian bere proiektuaren aldeko lana egiteagatik bi pertsona daude espetxean, beste sei lagunek espetxe zigorra jaso dute eta espetxeratzeko zorian daude eta 150 lagunetik gora kargu publiko izateko eskubiderik gabe daude”. Eskubideen murrizketaz ere aritu zen Eleak mugimendua atzo egindako agerraldian: “Azken boladan murriztuta ikusi dugu biltzeko, manifestatzeko, greba egiteko, edo aldarrikapenerako eskubidea. Poliziaren kargak, atxiloketak, ez datoz bat Euskal Herrian zabaldu den [...]