Ehundik gora ehozirilari izango dira Pontikan
San Marko Eguna izanik, gaur hasiko dira kanpai hotsek lagunduta bost egunez auzoa festa giroan murgilduko duten Pontikako jaiak. Egitarauaren barruan nabarmentzekoa da igandean goizeko hamarretan hasi, eta 14:00ak arte antolatu duten ehozirilarien t...
San Marko Eguna izanik, gaur hasiko dira kanpai hotsek lagunduta bost egunez auzoa festa giroan murgilduko duten Pontikako jaiak.
Egitarauaren barruan nabarmentzekoa da igandean goizeko hamarretan hasi, eta 14:00ak arte antolatu duten ehozirilarien topaketa: “Aurtengoa bederatzigarren topaketa izango da, eta guztira 123 ehozirilarik hartuko dute parte”. Bertaratzen direnek ehozirilariek nola egiten duten lan ikusteko aukera izango dute zuzenean, eta baita aurretik egindako lanekin antolatutako erakusketarekin gozatzeko ere. Eguraldiak laguntzen badu, topaketa kalean egingo dutela azaldu dute Jai Batzordeko kideek, “txarra eginez gero, lokaletan egingo dugu”, gaineratu dute.
Adinekoen bazkaria gaur
Asteguna izanda, egitarau xumea izango dute gaur auzoan, adinekoei begirakoa batik bat. Eguerdian meza egingo dute San Marko auzoko patroiaren eta hildakoen omenez.
Bestalde, auzoko adinekoentzako bazkaria antolatu dute gaur eguerdirako Hemenbizi auzo elkartean. Ondoren, dantza saioa izango dute, parte hartu nahi duten Errenteriako erretiratu guztiei begira, gazteen lokalean, Arramendipe erretiratuen elkarteak antolatuta.