
Itsasgorak irauten duen bitartean urak tarte batez itsasertza gainditu dezakeela ohartarazi du Segurtasun Sailak. Udalak zenbait neurri hartu ditu.

Zazpi autotan lapurtzea egotzi diete bi gizonei. Trintxerpeko Azkuene kalean eta Donostiako Bidebietako Juan Carlos Gerra kalean egin zituzten lapurretak.

21 eta 26 urteko bi gizon atxilotu zituzten larunbatean herrian, gizon bati motxila bat eta gerriko poltsa bat lapurtzen saiatu ondoren.

Astearte goizaldean atxilotu zuen Ertzaintzak 33 urteko gizona, garaje batetik ateratzean. Ustezko lapurreta guztiak, alarma egoeran indarrean zela gertatu dira.