

Errenteriako Udalak eta Gazte Abertzaleen irakurketaren harira, PSE-EEk adierazi du herriko sei lagunak “kale borrokarekin lotura izateagatik” zigortu dituztela, “ez oharrean zehazten duten bezala ekintza politikoa aurrera eramateagatik”. PSE-EEren arabera, 2008an, hala nola, Errenteriako zinegotzi eta afiliatuen izenak ageri ziren dokumentazioa atzeman zieten, “informazio horren helburua ez zen atentatuak prestatzeko oinarria izatea besterik”. Horrez gain, “erregai garrafak eta sua eragiteko tresnak zein hainbat zinegotziren izenak diana baten barruan ageri ziren paskinak” ere atzeman zizkietela adierazi du. “Errenteria kale borrokak gehien zigortutako herrietako bat izan da, eta herritarren gehiengoak beti baztertu izan du indarkeria mota hori eta euren egileak”, gaineratu du PSE-EEk. Zigor horiekin ez dela pozten esan du talde sozialistak, eta lanean jarraituko duela “benetako normalizazioa errealitate sozial bat izan dadin, ez hitzak soilik”. Hala ere, esan du ez duela onartuko “ezker abertzaleak Errenterian azken hamarkadetan bizi izan den errealitate historikoa itxuragabetzea, eta ahalik eta gutxiago gazte horiek dauden egoerara eraman dituzten ekintza frogatuak”.


Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear direla eta, Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egin dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek. Mobilizazioa ezinbestekotzat jo dute auzipetuei babesa emateko. R...

Marquez familiari elkartasuna adierazteko 2.510 sinadura bildu dituztela jakinarazi du gaur Stop Desahuciosek Beraungo Kutxako bulegoaren parean eginiko agerraldian. Bildutako sinadurak bulegoko zuzendariari eman dizkiote. Ertzainen presentzia izan dute agerraldian. Sinadurak ematera Kutxako bulegoan sartu direnean agertu dira, eta hiru pertsona identifikatu ondoren alde egin dute. Sei kasu berri Stop Desahuciosek jakinarazi duenez, Marquez familiarena ez da kaleratze egoeran dagoen kasu bakarra herrian, eta beste sei ere aztertzen ari da, Oarso babes taldearekin batera: “Etxebizitza, eskubide bat izatetik merkantzia bat izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima dira. Banketxe eta espekulatzaileek izugarrizko etekina atera diote egoera horri”. Egoera hori salatzeko, manifestazioa antolatu dute larunbat honetarako. 18:00etan aterako da Beraungo Pablo Sorozabal plazatik, eta Herriko Plazan amaituko da. Herritar guztiak animatu dituzte euren atxikimendua ematera. Manifestazioarekin bat egin duten talde eta kolektiboak: Ezker Anitza Ezker abertzalea Antikapitalistak Gorripide EA PSE-EE Bildu LAB ESK CGT CCOO ELA COBAS Agustinak, Laguntasuna, Gaztaño, Fanderia, Beraun, Erdialde eta Galtzarabordako bizilagun elkarteak Gipuzkoako Stop Desahucios Errenteria-Oreretako Langabeen Batzarra Zintzilik Irratia Mikelazulo elkartea Euskal Herrian Euskaraz AEK Gazte Independentistak Gipuzkoako DRY Kepasakonlakasa Asamblea por una vivienda digna Amalatz Bilgune Feminista Oreretako gaztetxea

Atzo Errenteria-Oreretan eta gaur Oiartzunen mobilizazioak egin dituzte ikastetxeetan pasa den astelehenean Espainiako Auzitegi Nagusiak sei gazte oreretarri sei urteko espetxe zigorra ezartzeko erabakia gaitzetsi eta haiei elkartasuna adierazteko. ...