
Asteburu biribilaren ondotik, igoerarako txartela lortu dute Ereintzako Emakume Seniorrek. Hori zuten denboraldiko erronka nagusia.

Gaur jokatu dute sailkapen estropada, eta Hibaikaren Gazte eta Senior Emakumeak, Koxtaperen Senior emakumeak eta Gazte Mutilak, eta Sanpedrotarraren Gazte Mutilak lortu dituzte finalerako txartelak. Koxtape taldeko Kadete Neskak, B txandan ariko dira.

Larunbateko Hondarribiko estropadan azkenak sailkatu dira emakumeak; gizonak berriz, oso txukun ari dira arraunean beren mailako ontzien artean denbora onak egiten.