
Sonia Jacinto oreretarra espetxeratu zuten auzi horren harira, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Rafa Diezekin batera.

2009ko urriaren 13an atxilotu zuten Jacinto eta Madrid VII, Extremera espetxean (Madril, Espainia) aurkitzen da oreretarra. Zigorra osorik beteta aterako da aske Jazinto.

Ezohiko helegitea aztertuko du gaur Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bateragune auzian. Miren Zabaletak, Sonia Jacintok eta Arkaitz Rodriguezek beteak dituzte zigorraren hiru laurdenak, eta Auzitegi Gorenaren iazko sententzia etetea eskatu dute. Arnaldo Otegik hilaren amaieran beteko du hiru laurdena eta horrek ere aurkeztu du helegitea.

'Bateragune auzian' epaitu eta zigortu zituzten bost lagunek giltzapean jarraitu behar dutela dio fiskaltzak. Argudiatu du bost zigortuek ez diotela uko egin "armen erabilerari, ezta indarkeria gaitzetsi ere".

2015ean irten zen espetxetik Jacinto, Bateragune auzian ezarritako sei urteko espetxe zigorra, azken egunera arte beteta.

Estremerako espetxetik atera zen atzo Sonia Jacinto, 'Bateragune auzia'-gatik sei urteko kondena osoa bete ondoren.