
Harmonia Ederrean programaren barruan antolatu du abesbatzak emanaldia; doan izango da, lekuak bete arte.

Maider Ronquete sopranoak eta Franco Cavalleri piano jotzaileak kontzertua eskainiko dute larunbatean Madalenaren basilikan. Bikote musikal gisa egingo duten lehen emanaldia da larunbateko kontzertua.

Igandean, Itziar Martinez Galdos sopranoa, Per Arne Frantzen pianista eta Marixi Sesma klarinetistak emanaldi aparta eskainiko dute Andra Mari abesbatzak eta Maria Madalena Basilikaren Lagunak Kultur elkarteak elkarlanean antolatutako emanaldian.