Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kantu eta piano errezitaldia Andra Mariren eskutik

Harmonia Ederrean programaren barruan antolatu du abesbatzak emanaldia; doan izango da, lekuak bete arte.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/02/02

Andra Mari abesbatzak antolatuta eta Harmonia Ederrean zikloaren barruan kantu eta piano errezitaldia egingo dute larunbatean —hilak 7—Aleksandra Gladysheva sopranoak eta Iñaki Gezala piano jotzaileak. Andra Mari abesbatzaren egoitzan izango da emanaldia—Pablo Iglesias, 11—, 19:30ean hasita; sarrera doakoa izango da.

Antolatzaileek zehaztu dute, erromantizismoaren izpirituari omenaldia izangod ela bi musikarien emanaldia. Grieg, Tchaicovski, Rachmaninoff, Toldra eta Sorozabalen lanak interpretatuko dituzte.

Gladysheva Errusian jaio zen musikari bokazio handiko familia batean. Gaztetan hasi zen musika ikasten, 2018an GITIS, Moskuko Antzerki Arteen Institutuan graduatu zen eta 2022an master ikasketak burutu zituen Mireia Pinto mezzosopranoarekin. Ikasketa urteetan zenbait operetako pertsonaia nagusiak interpretatzeko aukera izan du bai Moskun (Errusia) eta Bartzelonan (Katalunia) ere. Zenbait lehiaketetan saritua izan da, besteak beste, Germans Pla Ciutat de Balaguer (2021) eta Grand Art Competition (2022).

Iñaki Gezala hondarribiarrak, bere jaioterriko Musika Eskolan hasi zituen piano ikasketak Miren Erostarbe irakaslearekin eta ondoren Irungo Udal Kontserbatorioan jarraitu zituen Françoise Danjourekin. 2018an ikasketa gradua nota altuenekin gainditu zuen eta Catalunyako Goi Mailako Musika Eskolan onartua izan zen; bertan egin zituen gradu eta master ikasketak.

Bestalde, pianorako euskal errepertorioan duen interesak ikerketara bultzatu zuen eta Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean (Herrialde Katalanak— egin zuen Musika Ikerketa Masterrean (2025) Valentín Larrea Iturbe (1876-1970) pianista eta konpositorea aztertu du.

Pianista ibilbide sendoa ari da egiten eta hainbat sari irabazi ditu , besteak beste, Donostia Nazioarteko Piano Lehiaketaren lehenengo (2009) eta bigarren saria (2020), Isaac Albeniz Jaialdian lehen saria (2021) eta Eurasia Piano Forum (2021).

Andra Mari Abesbatzak herritar guztiei egin die bertaratu eta emanaldiaz gozatzeko gonbita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.