
Eraikinarekin batera, Trintxerpeko sarreran "kalitatezko hiri espazio berri bat" sortuko dutela diote portuko iturriek. Correosen egungo eraikina eraitsi beharko dute lehenik.

Sprilurren eraikinaren urbanizazioaren obrak direla eta, astelehenetik (hilak 17) aurrera errepidearen errei bat itxiko da, astebetez.