
Agertokiei agur esango diete Murillok eta haren bidelagun Vitali Safronkinek ‘Hegalak’ birarekin. Asebete da eginiko ibilbidearekin, eta deskantsatu nahiz «beste modu batera bizitzeko» gogoz dago.

Bukatu da laugarren Pasaiako Dantza Festibala, eta asteburu luzeak Antxon utziriko zenbait argazki bildu ditu HITZAk.

Laboaren ‘Txoria txori’ doinuz, Iker Murilloren ibilbidea koreografia bihurtu du haren bidelagun Vitali Safronkinek: «Sortzen nuenean negar egiten nuen». Pieza hori erakusketa eta bideo bihurtu dute.