
Gazteei begira udazkenerako elkarlanean ondu duten egitaraua aurkeztu dute gaur eguerdian Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Erretiratuen elkarteek jarduera aukera zabala antolatu dute beste behin ere. Gaur eman dute ikasturte berrirako antolatu duten eskaintza zabalaren berri.

Zalantzan ibili edota matrikula azken unera arte utzi dutenek badute oraindik ere musika, dantza eta arte eszenikoen munduarekin bat egiteko aukera.

Argazki erakusketa, tailerrak, jolasak eta bizikleten bigarren eskuko azoka ere antolatu dute hilaren 22tik 26ra bitartean.

Urtarriletik maiatzera lau ikastaro, sei tailer, eta bi jabekuntza talde jarriko ditu martxan, besteak beste leinu femeninoa, adinkeria, brikolajea, autodefentsarako estrategiak edota feminismotik amatasunak aztertzeko.

Udal Liburutegiak ekintza proposamen zabala ondu du ikasturte berrirako, eta horietan parte hartzeko izen ematea zabalik du.

Jarduera guztiak doakoak dira, baino Sukaldian, paddle surf, 5 ateen bila eta Errenteriako altxorrak ekintzetan eman behar da izena aurretik.

Irailaren 2tik 13ra arte izango da izena emateko aukera, online zein modu presentzialean.

Jardunaldien barruan erakusketa interaktiboa, liburu joko kluba, kaleko jolasak, eta tailerrak antolatu ditu Kroma Artisau Elkarteak hilaren 24tik 30era.

Ostiralean eta larunbatean izango dira kontzertuak jaien barruan. Egitarau zabala ondu dute.

Udalak, udal ludotekek eta Trintxerpeko Ekaitzak haurrei begirako jarduera mordoa antolatu dituzte datorren asterako.

Hilabete honetako saioetan emozioen inguruan jardungo dira taldeak, haurren emozioak ulertu eta kudeatzeko baliabide eta estrategiak ezagutzen.

Teks Elkarteak antolatuta, hiru tailer egingo dituzte hilabete honetan, teknologiak herritar guztiei gerturatzeko.

Babarrunak izango dira protagonista Familia Jolasean programaren barruan larunbatean, hilaren 12an, antolatu duten tailerrean.

Herriko elkarte eta herritar taldeentzako hiru ikastaro prestatu dituzte udalak eta aldundiak. Aurrez eman behar da izena.

Lezoko Udaleko Berdintasun sailaren ekimenez, emakumeentzako ahalduntze tailerra egin da herrian 2024ko urriaren 4an hasi eta urtarrileraino. Lau saiotan banatuta, herriko zortzi emakumek osatu dute taldea.

Urrirako bi tailer antolatu ditu Oarsolanek, lan bila dabiltzanei formazioa emateko. Izen emate epea zabalik da.

Eremu profesionalera zuzendutako konpetentzia digitalak lantzeko tailerrak dira, eta arratsaldez emango dituzte, doan.

Mintzagun egitasmoaren barruan, Afrika mendebaldeko dantzen tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko AEK euskaltegietan.

Izen ematea parte hartzeko hilaren 15etik 29ra bitartean zabalduko dute