
Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremua ezartzeari oniritzia eman berri dio Gipuzkoako Foru Aldundiak. Oarsoaldeko taxi gidariak pozik agertu dira akordioarekin, beren arteko elkarlana sustatu eta elkartzeko mugarri izango dela uste dute.

Lezok dituen bost taxi lizentzietatik, bi bakarrik daude martxan, bi taxi ditu herriak. Zerbitzuaren gabeziari aurre egiteko Pasaiakoekin bat egin dute Lezokoek. Horren gaineko xehetasunak eman ditu Irazokik.


Akordioa eskuratu dute Pasaia eta Lezoko taxilari nahiz udaletxeek. Horrela, Lezoko eremuan taxi zerbitzua hobetuko da.