
Kexa ugari jaso ditu udalak, bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzearekin lotutakoak bereziki. Gutun bat bidali diete ostalari guztiei, indarrean dagoen araudia gogoraraziz.

Ordenantzaren betetze maila aztertu du udalak, eta "modu positiboan" baloratu; izan ere, ostalarien %74k zuzen betetzen du. Arauak urratzea 650 eta 4.500 euro arteko isunekin zigortuta dago.

2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra arte, %100eko hobaria aplikatuko du udalak ostalaritza sektoreko terraza eta mahaitxoen tasan.

Pertsiana itxita jarraitzea erabaki dute Ostari Errenteriako Ostalaritza Elkartea osatzen duten 30 establezimenduek. Ateak zabaltzeko goizegi dela iritzi diote; ez direla betetzen bezero eta langileen osasuna bermatzeko baldintzak, eta gainera, ekonomikoki ere ez dela bideragarria.

Erreklamazioak eta iradokizunak egiteko epea zabalik da.

Bi baimen mota eskatzea izango dute tabernek eta kafetegiek, urte osokoa edota udarakoa.

Astelehenetik aurrera bertan behera geldituko da udalak ostalaritza establezimenduei terrazen azalera handitzeko emandako baimena.

Ordenantza berriak terrazetako estalduren baldintzak argitu eta izapideak arinduko dituela sinetsita agertu dira udal arduradunak.

Egunero aplikatuko da ordutegi berria, jaiegunetan barne, baimena duten establezimenduetan.

Udalaz gaindiko araudiak ostalaritza sektorean baimendutako irekiera ordutegiak murrizten baditu, terrazak eta mahaiak erabiltzeko ordutegia araudi horretara egokitu beharko da.

Ekainaren 30an egindako ohiko udalbatzarrean onartu zen bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko ordenantza arautzailea.

Ostalariek taberna eta jatetxeen terrazak zabaltzeko baimena emango du Pasaiako Udalak gainontzeko udal talde politikoekin adostuta.

1. faseak taberna eta jatetxeen terrazak irekitzea ahalbidetuko du. Pasaiako Udalak terrazetan zerbitzua segurtasunez emateko argibideak eman ditu.