
Tio Teronen Semeak taldea arrakastaz ari da ikuskizun berria plazaz plaza ezagutarazten. Aurreko lanekin aldeak ditu 'Haurreskolari' piezak; aldatu ez dutena giro zirikatzailea eta irribarreak sortarazteko makineria da.

Jaialdiaren bosgarren ekitaldia abuztuaren 23tik irailaren 15era bitartean izango da, eta bost emanaldirekin gorpuztu dute programazioa.

Iragan asteburuan hasi ondoren, gaur izango du jarraipena kultur egitasmoaren V. ekitaldiak. Gaur, zirku ikuskizuna Lezo Herri Eskolako patioan, 20:00etan.