
Hamarnaka antxotar bildu ziren atzo barrutiaren etorkizunari buruz erabaki nahi dutela aldarrikatzeko. Topoa lurperatzeko baldintzak gaurko plenora eramango dituzte.

Trazadura berria gauzatzeko lanek lau urte pasatxo iraungo dute. Gure Zumardia zulatu eta hesitu beharko dute, eta barrutian hainbat aldaketa nabarmen egitea aurreikusi du alkateak.