
Etzi Trintxerpeko Kaldereroak ospatuko dira, 12:00etatik aurrera. Udalak iragarri du 12:00etatik 13:30era bitartean aldizkako trafiko mozketak egingo dituztela Euskadi etorbidean, konpartsa pasatzeko.

Mantentze lanak direla eta, Bonantza kalea trafikorako itxita egongo da goizean goizetik. Jarduketak ostegunean bertan bukatzea aurreikusi du udalak.

Inauterien ondorioz, Errenteria-Oreretako hainbat kale moztuko dituzte, eta garraio publikoan ere aldaketak egingo dituzte.

Nafarroako etorbidea itxita egongo da Larzabal, Niessen eta Lezo artean, 14:35etik 17:00etara. Gidariei ordezko bideak erabiltzea eskatzen zaie.