
Trintxerpeko klubak Baobab Elkarteari eman dizkio txirringa horiek, eta iniziatiba solidario horren helburua da Senegalera 1.000 bizikleta bidaltzea.

Pasaiako elkarteko kideek Recicletak proiektua abiatu dute, beste erabilerarik ezean, «zaborretan» bukatuko luketen bizikletak birziklatu eta «bazterkeria egoeran» daudenei emateko. Bizikletak Ortzadar ikastetxeko ikasleekin gaitzen dituzte.