
Oarsoirriak taldeak Inauteriei ekarpena egiten jarraitu nahi du. Bi urtez batukada antolatu ostean, txarangada du hurrengo helmuga, aisialdi hezitzaile, euskaldun eta parte hartzailea sustatzea helburu duen taldeak.

Azken bi urteetan antolatutako batukadaren arrakastak eraman du euskara, parekidetasuna, eta asialdi hezitzailea sustatzea helburu dituen taldea ekintza berria antolatzera.

Oarsoirriak-ek kalejira egin du herriko kaleetan zehar. Eguneko ekitaldi ugarien lehena izan da.