
Modu inprobisatuan, ezer bilatu gabe, arrakasta ukitu dute hatzekin oiartzuarrek, baina ez dira horrekin tematu. "Presiorik gabe eta helbururik gabe" jarraitzen dute. Haien estudioan izan da HITZA.

Peru Bengoetxea eta Endika Gonzalez abeslariekin izan da HITZA haien estudioan. Papereko edizioaz gain, bideoan ere jaso du hedabideak haiekin hitz egindakoa. Luze aritu da bikote oiartzuarra.

Aurtengo egonaldian parte hartuko du, aurkeztu diren 71 taldeetatik hautatuetako bat izan baita. Entsegu lokal bat izango dute Tabakaleran eta aholkularitza profesionala eskainiko diete, "ezagutarazteko eta trebatzeko".

Euskal Herriko txoko guztietara iritsi da oiartzuarraren ‘4 taupadak’ diskoa. Pandemiak eragindako nostalgiatik sortutako lau kanta kaleratu ditu, itsaskorrak. Milaka eta milaka bisita jaso dituzte.