
Batuburrunban abiatu dira Errenteria-Oreretako haurrak Koldo Mitxelena plazara. Bertan, txupinazo txikia egin dute musika, dantza eta konfeti artean.

Mila Koloretako Txupinazo Txikia izan da guztien artetik lehena, eta beste urte batez, txikienek jaiak handi egiten badakitela utzi dute agerian.

Uztailaren 21ean 17:30ean madalenetako txupinazo txikia piztuko dute, eta horren bueltan jai ederra egin. Horri begira prestaketa saioa egingo dute hilaren 21ean.