
89 lagunek parte hartu dute 2013-2014 ikasturteko Mintzalaguna programan, Irungo Udaleko Euskara departamentuak jakitera eman duenez. Orain, Euskal Herritik kanpo jaiotako ume eta gaztetxoei zuzendutako Udagiro programaren txanda izango da. Euskararekin zailtasunak dituzten umeei laguntzeko euskara programa, alegia.