
Udal Liburutegiak ekintza proposamen zabala ondu du ikasturte berrirako, eta horietan parte hartzeko izen ematea zabalik du.

Hilaren 8tik aurrera irekiko du bibliotekak jardueretan izena emateko aukera. Berrikuntza gisa, gazteentzako komiki kluba eta irakurketa erraza taldea zabalduko ditu, baita helduentzako testu feministen irakurketa eta mikroipuin tailerra ere.

Hilabete honetan bertan, gazteei zuzendutako taldea abiatuko du, "euskaraz modu dinamiko eta atseginean irakurtzeko".

Euskal herriko biblioteka guztiekin harremanetan jarrita eta herriz herri proposamenak bidaltzeko eskatu die, Korrikaren mapa baliatuta sortzaileen korrika birtuala osatzeko.