
Igoera bai, baina progresibitatea ere jasotzen du proposamenak, eta hori, prezio publiko gehienetan ezartzea, gainera. Gizarte erronka nagusietan, halaber, izozte eta hobariak proposatu dituzte.

Jose Angel Rodriguez alkategaiak udal gobernu taldea kritikatu du, orain dela aste batzuk udalerriko auzo zaharrenaren eraberritzea iragarri zuela gogorarazi du, "eta egun ez dira eremua eraldatzeko gai, sozialistok eskatu diogun arren"

Jeltzaleen arabera, Erdiguneko kale batzuetako bizilagunak kexatu egin dira usain txarrengatik. Sare saneamenduaren "mantenu eta garbiketa ezari" egotzi diote.