
Urmendi haur eskola, industriaguneetako hondakinen bilketa eta Oiartzun tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera izango dira, besteak beste, jorratuko dituzten gaiak.

Herritarrek aurkeztutako mozioa aztertuko du plenoak bihar; langileek hitza hartuko dute behin plenoa bukatuta alkatearekin hala adostuta.

Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuran zazpi puntu izango dituzte aztergai alderdi politikoek.