
Madalenak bertan behera uzteko erabakia babestu du Ostarik, batetik, eta gainera, adostasuna adierazi dute udalak egin berri duen dekretuarekin. Horren arabera, hilaren 21 eta 25aren artean ostalaritza establezimenduen itxiera ordutegia 01:00etara mugatu du.