
Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak jarri du martxan eta ulersaioko lehen promozioko 7 belarriprest etaherriko eragileetako 19 kidek hartuko dute parte.

Euskarara gerturatzeko eta gaitasuna eskuratzeko metodologia berria probatzen ari da Badalab. Errenteria-Oreretak hartu du esperientzia pilotua, euskaratik urrunago direnak erakartzeko.

Metodologia berritzaile baten esperientzia pilotua egin dute Errenteria-Oreretan, euskarari hegoak zabaltzeko, eta berez, hizkuntza arrotz edo urrutiko zuten espazio eta pertsonengana heltzeko. Beste leku batzuetan egin bada ere, Errenteria-Oreretako esperientzia da Ulersaioen hiru blokeak batera egin dituen lehena.