
Eukene Saez eta Iñaki Fernandezek osaturiko bikoteak Portugalera egin du bidea talde pasaitarra ordezkatzeko. 'Top-10'-a gertu izan dute.

Klub pasaitarreko zortzi kirolarik ordezkatu dituzte urdinak Gazte Promesen Espainiako ur lasaietako Piraguismo Txapelketan.

Ion Carballo trintxerpetarrak brontzezko domina lortu du gizonezkoen senior kategorian, eta Laura Zunzunegui antxotarrak emakumezko juniorretan.

Ur lasaietan urrezko domina bat eta brontzezko hiru ekarri dituzte etxera bakarkako lanean, gehi zilarrezko beste bat taldekako sailkapenean.

Pasa den larunbatean ehun gazte inguru atera ziren uretara euren piraguetan. Bigarren txanda datorren larunbatean egingo dute.