
Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko monumentu megalitikoak ezagutzeko sei ibilbide proposatu ditu, arbasoen historia esploratzeko. Aiako Harria Parke Naturalean eta Lau Haizeta Parkean barrena dira.

Udal bakoitzak eskumena duen lurraldean zehaztu beharko du zeintzuk diren murriztutako eremu horiek. Neurri berria bihar gauerditik bete beharko da.

Eskualdeko lau udalerriek 400eko tasa gainditu izanak murrizketak ekarriko ditu bihartik aurrera mugikortasunean, ostalaritzan eta barruko kirolean.

Iñigo Urkulluk larunbatean indarrean jarriko diren neurri berriak iragarri ditu. Zirkulazio askatasuna 22:00etara murriztu dute eta taldeko kirol jarduerak etengo dira.

Udalak ez du oraindik aparteko neurririk hartu, Urkulluren erabakien zain dago. Emergentziazko batzordeak iragarri du ez dagoela fokurik tabernetan, kutsatze gehienak etxeetan gertatzen baitira.