
Negua Txapelketaren eskuz binakako seniorretan onenak izan dira EPLEko pilotariak eta finala irabazi. Trinketeko eskuz binakako senior kategorian Taberna eta Chiapuso finalaren zain dira, txapelketa guztia partidarik galdu gabe lehiatu ostean.

Lazkaoko pilotariak hasieratik izan ziren nagusi partidan eta 5-22 utzi zuten markagailua.

Zizurko Pilota Txapelketan final erdietara sailkatu da EPLEko pilotaria eta etzi jokatuko du final erditako partidua.