
Uxue Arozenak eta Alain Isasak elkarrekin aritutako proban lortu dute urrezko domina, eta Isasak katan lortu du bestea.

Hurrengo asteburuan jokatuko dute, Tunisian, Munduko Kenpo Kai Txapelketa. Honbu elkarteko ordezkaririk ez da faltako; bertan izango dira Alain Isasa beteranoa eta Uxue Arozena debutaria.

Alain Isasa eta Uxue Arozena oiartzuarrak Tunisian aritzeko hautatu ditu Euskal Selekzioak. Mikel Artola epaile-lanetan arituko da.