
Guztira Errenteria-Oreretako 238 korrikalari heldu ziren atzo Behobia-Donostiako helmugara, 40 emakume eta 198 gizon. Horien artetik azkarrenak Elena Silvestre eta Xabier Lukin izan dira. Silvestrek podiuma egin du, helmugaratzen bigarren emakumea izan delako.

2019an egindako lasterketa hobetzea zuen helburu korrikalariak. Gipuzkoako lehena eta sailkapen orokorreko laugarrena izan zen orduan. Gaur podiuma gogotsu hartu du, bigarren sailkatuta. Xabier Lukin izan da helmugara heltzen lehen errenteriarra, 13. postuan.