
Familia giroan egiten dituzte irteerak, eta euskararen arnasgune ere badira. Xoxolur Mendi Klubak 2022ko irteerak asteburuan hasiko ditu, Andatzarako bidea hartuz.

Igandean egingo du irteera Lezoko mendi taldeak; egun osoko ibilaldia izango da.

Xoxolur Mendi Klubak otsailaren 12rako (igandea) antolatu du hurrengo txangoa. Egun osokoa izango da, eta ondo-ondora: Jaizkibelera.

Interesdunek izena eman beharko dute eta ordaindu, hilaren 17a baino lehen. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte eta haurrek 8 euro.

Xoxolur Mendi Klubak bi eguneko irteera antolatu du astebururako. Larunbatean aterako dira, gaua Azabaratzan pasa, eta igandean bazkaria.