
Elkartasun deia egin du Zaporeak egitasmoak: Greziako Lesbos uharteko Moria kanpamentuko errefuxiatuak laguntzeko jakien bilketa egingo du asteburuan Euskal Herrian. Iraila hasieran erre egin zen kanpaleku erraldoi hori. Errenteria-Orereta izango da jakiak utz daitezkeen herrietako bat.