
Udal gobernuaren erabakia publikoki gaitzetsi du EH Bilduk. Kolektiboaren aurkako "eraso zentzugabetzat" jo du ortzadar koloredun zebrabideak zuritu izana.

Udal sailen arteko "koordinazio faltagatik" egindako akatsa izan dela aitortu dute; koloreak ezabatu aurretik kolektiboarekin hitz egitea baitzen asmoa.