
Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldea eta Herrerako Mendizaleak Arabako mendilerrora joango dira apirilaren 19an. Ondoren, San Asensioko Lecea upategira joango dira, berau bisitatu eta bertan bazkaltzeko.

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak eta Herrerako Mendizaleek Otzaurteko portuko ibilbidea egingo dute igandean. Irteeraren ondoren jatetxe batean bazkaltzeko aukera egongo da.

Maria Magdalenaren Lagunak Elkarteak antolatuta, larunbatean Zegamako abesbatzak kontzertua eskainiko du, 20:30etik aurrera.