Kontxako Banderako lehen igandeak gauza asko argitu ditu, baina ezer gutxi erabaki. Gizonetan bost ontzi daude zazpi segundoko aldean. Emakumeetan, lau traineru lau segundotan. Oarso Bidasokoei dagokionean, Hondarribiko gizonek 15. Kontxa irabazteko aukera argiak dituzte. Bigarren postuan dira, Urdaibaitik segundo batera.
Egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin oso pozik azaldu da Zuriñe Alberdi Hibaikaren patroia. Gora egindako koska hori mantentzea dute helburu, eta batez ere gozatzea.
Kontxarako gaurko sailkapen estropadan faboritoen artean da Hondarribia. San Pedrok oso-oso zail du sailkapena, eta San Juanek eta Hibaikak ia ezinezko.
Kontxarako txartela lortzea zuten helburu eta ez dute hutsik egin Hibaikakoek. Seigarren sailkatu dira errenteriarrak eta Kontxan lehian ariko dira 11. urtez.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.