Arazorik gabe irten da konboi berezia portutik
Zamalbiden da orain pieza erraldoia, gauean berriz ere errepidera irteteko zain

Bigarren gerrikoan da orain konboia, Zamalbideko atsedengunean; gauean irtengo da Beasainerantz.
Ikusmin handia piztu du haize errota erraldoiaren prototipoa Pasaiatik Zangozara garraiatzeko antolatutako konboi bereziak. Atzo herritar asko bildu zen Trintxerpe ingurura, konboia portutik nola irteten zen ikustera.
Gomistegiko biribilgunetik irtetea maniobra zaila zen, eta bere denbora eman zuen, baina ia futbol zelai baten luzera bera duen konboiak bat ere arazorik gabe osatuko du bart bere ibilbidearen lehen zatia.
Konboia Errenteria-Oreretan da orain, Zamalbideko atsedengunean, gauean ibilbidearen bigarren zatiari ekiteko prest. Beasainerako tartea egingo dute gaur gauez, eta konboiak kontrako norabidean joan behar duenez hainbta zatitan, trafikoa eten eta hiru
bypass atonduko dituzte.
Bihar, berriz, Etzegarateraino eramango dute, gauez baita ere, eta trafikoa eten egingo dute Donostiako norabidean. A15 errepidetik desbideratuko dute trafikoa.